ES | EU | EN | FR

Zuzendaritza Nagusiaren jarraipen eta gainbegiradapean, hizkuntzalari teknikari bezala arituko da. 

Euskorporan Hizkuntzalari Teknikari baten bila gabiltza, gure taldeari material linguistikoen berrikuspen eta kalitate-kontrolean laguntzeko, eta hizkuntza-teknologia eta gure hizkuntzaren zaintza bultzatzeko.  

Funtzio nagusiak: 

  • Kanpoko enpresek bidalitako transkripzio eta etiketatze linguistikoak berrikusi eta balioztatzea. 
  • Datuen kalitatea eta koherentzia bermatzea, aurrez ezarritako irizpideak jarraituz.
  • Euskarazko audioen transkripzioan eta etiketatzean dauden akatsak detektatu eta zuzentzea.
  • Barne-taldearekin elkarlanean aritzea berrikuspen- eta jarraibide-protokoloak hobetzeko.
  • Bisita teknikoei zein instituzionalei arreta eta laguntza ematea, Euskorporaren balioekin bat datorren esperientzia bermatuz.
  • Hornitzaileekin harreman zuzena izatea zalantzak argitzeko eta jarraibideak partekatzeko. 
  • Oharrak eta gomendioak jasotzen dituzten txostenak prestatzea.

 

Eskakizunak: 

  • Euskal Filologia, Itzulpengintza eta Interpretazioa, Hizkuntzalaritza edo antzeko ikasketak.
  • Euskara maila altua (gutxienez C1).
  • Xehetasunei arreta jartzeko gaitasuna eta akats sotilak detektatzeko trebetasuna..
  • Oinarrizko tresna digitalen erabileran trebetasuna (testu-prozesadoreak, kalkulu-orriak, corpusen nabigazioa).
  • Lan-protokoloak zorrotz jarraitzeko gaitasuna.
  • Erredakzio- eta komunikazio-gaitasun bikainak euskaraz.
  • Pertsona antolatua, jarrera proaktiboa, autonomia eta konpromisoa.

Sartzen den pertsonak funtsezko rola izango du Euskorporaren helburuaren zereginean, kalitatezko euskarazko corpusaren sorreran. 

Baloratuko da: 

  • Anotazio linguistikoaren edo corpusekin lan egiteko ezagutzak (ez dira ezinbestekoak).
  • Aurretiko esperientzia (akademikoa edo profesionala) zuzenketa, transkripzio edo berrikuspen linguistikoan.
  • Hizkuntza-teknologietan jakintza. 
  • Taldean lan egiteko eta argi komunikatzeko gaitasuna.

 

Eskaintzen da: 

  • Zentro sortu berri, dinamiko eta berritzaile batean sartzea, hizkuntzaren teknologien esparruan, euskaran espezializatua, egoitza Donostian duena.
  • Mundu digitalean euskara kokatzeko nazioko eta nazioarteko garapen-proiektu erakargarriak.

Interesdunek honako helbide honetara bidali beharko dute beren CVa: info@euskorporpora.eus, erreferentzia honekin: “Hizkuntzalari Eskaintza Teknikoa”.  

Azken sarrerak

Mikeletegi Pasealekua 65
20009 Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa - SPAIN

+34 611 02 81 72 
info@euskorpora.eus