ES | EU | EN | FR

TALENTUA

Gure hizkuntzaren etorkizun digitalean lan egin nahi duzu?

Batu zaitez euskara Adimen Artifizialaren abangoardiara daraman taldera.

Euskorporan eragin eta garapen profesional handiko ingurunea eskaintzen dugu, hizkuntza-teknologiaren alorrean. Euskadiko erakunde garrantzitsuenekin gabiltza elkarlanean, berrikuntza-ekosistema paregabea sortzen. Zure talentuak aldea markatuko du.

GRAL / MAL / Doktoretza

Egin zure ikerketa lana gurekin, inpaktu zuzena duen ingurune erreal batean.

HAUTAGAITZA ESPONTANEOA

Bete ondorengo formularioa eta erantsi zure CVa PDF formatuan (gehienez 4 MB).

    LAN-ESKAINTZAK

    IREKIA

    Corpus eta hizkuntza ekoizpeneko arduraduna

    Zuzendari Nagusiaren jarraipen eta gainbegiratzepean, Euskorporaren hizkuntza-corpusaren sorrera eta ekoizpen arloaren arduradun gisa jardungo du. Eginkizun nagusiak Euskorporaren corpus digitalaren sorrera prozesua modu integralean koordinatzea, bai testuari eta bai audioari dagokionez, edukien jatorritik horiek corpusean sartu arte. Edukien hornitzaileekiko harremana ezartzea eta mantentzea, entrega-baldintzak, formatuak eta epeak negoziatzea, eta jasotako materialek adostutako irizpideak betetzen dituztela […]

    IREKIA

    Especialista sénior en IA y tecnologías del lenguaje

    Buscamos un/a experto/a senior en tecnologías de IA aplicadas al procesamiento del lenguaje natural, con experiencia, para liderar tareas clave relacionadas con las tecnologías del lenguaje aplicadas a la lengua vasca.

    IREKIA

    Hizkuntzalari teknikaria

    Zuzendaritza Nagusiaren jarraipen eta gainbegiradapean, hizkuntzalari teknikari bezala arituko da.  Euskorporan Hizkuntzalari Teknikari baten bila gabiltza, gure taldeari material linguistikoen berrikuspen eta kalitate-kontrolean laguntzeko, eta hizkuntza-teknologia eta gure hizkuntzaren zaintza bultzatzeko.   Funtzio nagusiak:  Kanpoko enpresek bidalitako transkripzio eta etiketatze linguistikoak berrikusi eta balioztatzea.  Datuen kalitatea eta koherentzia bermatzea, aurrez ezarritako irizpideak jarraituz. Euskarazko audioen transkripzioan […]

    IREKIA

    Teknikari juniorra, Adimen Artifizialean eta hizkuntza-teknologietan aditua

    EUSKORPORA: Euskararen teknologia digitaletarako datu linguistikoen zentroa, egoitza Donostian duen elkarte berriak bere Teknologia arloa abian jarri eta sendotzeko, ibilbide profesionalaren hastapenetan dauden pertsona gazteak behar ditu, euskararako hizkuntza-baliabideak sortzearekin eta euskarari aplikatutako hizkuntza-teknologiekin lotutako funtsezko zereginetan laguntzeko.    Hautatutako pertsonak diziplina arteko talde bateko kide izango dira, eta datu linguistikoak biltzeko, aztertzeko eta anotatzeko […]

    Mikeletegi Pasealekua 65
    20009 Donostia / San Sebastián
    Gipuzkoa - SPAIN

    +34 611 02 81 72 
    info@euskorpora.eus