ES | EU | EN

2026ko urriaren 28a, asteazkena, 10:00–13:00
Deustuko Unibertsitatea, Bilbo – Garate aretoa
Hizkuntza: Gaztelania / Euskara

Deskribapena

Europako AAren araudia dagoeneko aldatzen ari da datuekin eta hizkuntza-teknologiekin lan egiteko modua. Tailer praktiko honetan, AAren Europako Erregelamenduaren (AI Act) egungo lege-esparrua aztertuko dugu, eta erakundeen eguneroko jardunera eramango dugu bazkide diren erakundeekin egingo den mahai-inguru baten bidez. Erakundeek beren benetako esperientziak partekatuko dituzte, besteak beste, datuen lagapena eta jabetza intelektuala, datuen babesa eta anonimizazioa, eta enpresa-datuak AA ereduekin erabiltzea landuz. Galderak egiteko eta publikoarekin eztabaidatzeko tartea ere egongo da.

Izen-ematea

Parte-hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da.
IZENA EMATEKO FORMULARIOA

Egitaraua

10:00–10:20 — Ongietorria eta irekiera: nola egiten dugu lan Euskoraporan? — Leire Barañano
10:20–11:00 — AI Act araudiaren egungo lege-esparrua — Iñaki Pariente
11:00–11:30 — Kafe-atsedenaldia
11:30–12:45 — Mahai-ingurua: AAren erronka legalak praktikan. Moderatzailea: Leire Barañano. Publikoaren galderak eta ekarpenak egiteko tarte irekia.
12:45–13:00 — Amaiera eta networking-a

Hizlariak

Leire Barañano — Zuzendari nagusia, Euskorpora

Iñaki Pariente de Prada — Bazkide zuzendari eta sortzailea, Dayntic Legal
Euskorporako aholkulari juridikoa. Zuzenbide digitalean, segurtasunean eta datuen babesean espezialista. Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria izan zen (2012–2016), baita Eusko Jaurlaritzako Araubide Juridikoaren zuzendaria ere.

Mahai-ingurua

Euskorporak hizkuntza-datuekin lan egitean sortzen zaizkion erronka juridikoak aurkeztuko ditu, eta parte hartzen duten erakundeek eguneroko jardunean nola lantzen dituzten azalduko dute: datuen lagapena eta jabetza nola adosten diren, noiz eta nola anonimizatu behar diren, norberaren datuekin AA ereduak entrenatzeak edo erabiltzeak zer aldaketa dakartzan, eta AI Act araudia praktikan nola aplikatzen den. Ondoren, publikoak galderak egin eta bere esperientzia partekatzeko aukera izango du.

Parte-hartzaileak:

  • Deustuko Unibertsitatea: Gonzalo Martínez Etxeberria, Zuzenbide Fakultateko irakasle doktorea, Konstituzio Zuzenbidean eta Zuzenbide Publikoari aplikatutako IKTetan espezialista.
  • Vicomtech: Paula Reyero, Hizketa eta Hizkuntza Naturalaren Teknologien Saileko ikertzaile kolaboratzailea.
  • Euskaltel: Susana Rey Baldomir, Euskaltelen Pribatutasun Bulegoko kidea.
  • Iberdrola: Igone Marín Olaberria, AAren gobernantzako analista.
  • Euskaltzaindia: Jon Artatxo Aurtenetxe, Euskaltzaindiko legelaria eta jabetza intelektualean eta Legaltechen espezializatutako unibertsitateko irakaslea.

Moderatzailea: Leire Barañano, Euskorporako zuzendari nagusia.

Nori zuzendua

Euskorporako bazkide eta erakunde laguntzaileen arlo juridikoko, pribatutasuneko, datuetako eta AAko profesionalentzat. Gai honetan interesa duen edonorentzat ere irekia.

Azken sarrerak

Mikeletegi Pasealekua 65
20009 Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa - SPAIN

+34 611 02 81 72 
info@euskorpora.eus