Lege Tailerra – AAren araudia hizkuntzaren esparruan: zer aldatzen da eta nola eragiten du?
2026ko urriaren 28a, asteazkena, 10:00–13:00 Deustuko Unibertsitatea, Bilbo – Garate aretoa Hizkuntza: Gaztelania / Euskara Deskribapena Eur…
Ekitaldia ikusi
Teknologia gure bizitzeko era birdefinitzen ari da. Laguntzaile birtualekin hitz egiten dugu, ahotsarekin egiten ditugu bilaketak eta plataforma digitalen bidez ikasten dugu. Hori guztia euskaraz egin ahal izateko, AAk benetako milioika adibide “ikasi” behar ditu. Hori da oraindik existitzen ez den liburutegi digital handia.
Nolakoa izango da?
Irudikatu laguntzaileak primeran ulertzen zaituen mediku-kontsulta Unean bertan transkribatutako epaiketa bat. Edo lantegi batean ahotsaren bidez aginduak ematea. Ez da zientzia-fikzioa, euskara jada mundua eraldatzen ari den teknologian txertatzea da.



Testuinguru digital guztietan, gehigarri bat beharrean, euskara aukera erreala izatea bermatzen dugu. Gure gizarteak bere hizkuntzan erabaki, sortu eta bizi ahal izatea.

Prozesu motel eta garestiak (itzulpenak, transkribapenak) automatizatzen ditugu, enpresen, ospitaleen edo administrazioen euskarazko zerbitzuak arinagoak eta lehiakorragoak izan daitezen.

Jarduera espezializatua sortzen dugu eta Euskadi, hizkuntza teknologien arloan, erreferentziazko toki gisa kokatzen dugu. Euskara estrategia-aktibo bihurtzen da.

Corpus digitala sortzen dugu: benetako milioika testu eta audio biltzen ditugu, askotarikoak eta kalitatekoak. Zorroztasunez etiketatzen ditugu, makinek "ulertu" ditzaten.
Corpus horrekin, kode irekiko euskarazko AA ereduak garatzen ditugu, teknologiek erabiltzeko prest.
Baliabideak enpresen, garatzaileen eta instituzioen eskura jartzen ditugu, guztion onurarako diren aplikazioak sortzeko.

Euskorpora ez da proiektu isolatu bat. Amankomuneko helburua duten talentua, industria eta teknologia aliatzen diren topagunea da.

2026ko urriaren 28a, asteazkena, 10:00–13:00 Deustuko Unibertsitatea, Bilbo – Garate aretoa Hizkuntza: Gaztelania / Euskara Deskribapena Eur…
Ekitaldia ikusiEuskorporak aurkezten du Basque Speaker Diarization Challenge, euskararako hizlari-diarizazioaren ikerketa eta berrikuntza sustatzeko ekimen…
Ekitaldia ikusi