ES | EU | EN | FR

Ekainaren 11n Euskorporaren Batzar Nagusia egin genuen EITBk Bilbon duen egoitzan. Topaketak bazkideak elkartzeko eta azken hilabeteetako jardueraren berri partekatzeko aukera eman zuen.

Batzarrean zehar, egindako lanaren eta lortutako emaitzen errepasoa egin zen, bai eta erakundearen jardueraren jarraipena ere. Era berean, 2025eko itxieraren xehetasunak aurkeztu ziren, eta bazkideek urteko kontuak onartu zituzten.

Lan-saioak aukera eman zuen, halaber, etorkizuneko erronkak eta lehentasunak partekatzeko, eta Euskorporaren garapenarekin lotutako hainbat gai jorratzeko. Testuinguru horretan, bereziki aberasgarria izan zen Nazioarteko Aholku Batzordearen ekarpenak ezagutzea eta kontrastatzea. Bertaratutakoek batzordeko kideen ikuspegiak eta gogoetak partekatu zituzten, datozen urteetarako ildo estrategikoen inguruko hausnarketa aberastuz.

Ohiko gaiak lantzeaz gain, batzarra bazkideen arteko topagune ere izan zen, elkarrizketarako, esperientziak partekatzeko eta lankidetza indartzeko espazio baliotsua. Giro ezin hobean garatutako jardunaldiak agerian utzi zuen Euskorporaren komunitatea osatzen duten erakundeen konpromisoa eta inplikazioa.

Euskorporatik eskerrak eman nahi dizkiegu EITBri harrera egiteagatik eta bere instalazioak gure esku jartzeagatik, baita bazkide guztiei ere, euren parte-hartzeagatik, ekarpenengatik eta etengabeko babesagatik.

Azken sarrerak

Mikeletegi Pasealekua 65
20009 Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa - SPAIN

+34 611 02 81 72 
info@euskorpora.eus