ES | EU | EN | FR

Euskorpora elkarteak parte hartu du LREC 2026 nazioarteko konferentzian (Palma de Mallorca), “Euskorpora: A Strategic Framework for Digital Sovereignty and Linguistic Inclusion of Basque in the Era of AI” izeneko artikulu zientifikoa (paperra) eta posterra aurkeztuz. Nazioarteko ikerketa-komunitatearen aurrean, elkarteak hizkuntzaren etorkizun digitala bermatzeko garatutako ereduaren oinarri operatiboak azaldu ditu.

Argitalpen teknikoak proiektuaren estrategia integrala zehazten du: Euskorpus corpuserako eskala handiko datu multimodalen bilketa eta gobernantzatik hasi, eta kode irekiko hizkuntza- eta ahots-ereduak garatzeko erabiltzen den metodologiaraino. Aurkezpen hau mugarri garrantzitsua da, zientifikoki baliozkotzen baitu lehiakorra, irekia eta European Language Data Space (LDS) bezalako Europako datu-esparruekin elkarreragingarria izateko diseinatutako azpiegitura teknologikoa.

📄 Hemen kontsulta eta deskarga dezakezu artikulu zientifiko (paper).

📊 Proiektuaren bertsio bisuala eta laburtua ikusteko, sartu gure poster dokumentura.

Azken sarrerak

Mikeletegi Pasealekua 65
20009 Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa - SPAIN

+34 611 02 81 72 
info@euskorpora.eus