ES | EU | EN | FR

2026ko ekainaren 11, osteguna, 09:00–15:00
EITBren egoitza – Bizkaia, Euskadi

Antolatzaileak:
Euskorpora

Kokapena:
EITBren egoitza, Bizkaia
Multibox aretoa, solairu nagusia

Ekitaldiari buruz

Euskorpora Urteko Ekitaldia Europako erreferentziazko gune bihurtzeko asmoz sortu da adimen artifizialaren eta hizkuntza-teknologien arloan, arreta berezia jarriz hizkuntza txikietan eta euskara AAren garapenean duen balio estrategikoa erdigunean kokatuz.

Jardunaldiko aurkezpenak ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira, eta saio osoan zehar hiru hizkuntzen arteko aldibereko itzulpena eskainiko da.

Arlo honetan AAren gero eta garrantzi handiagoak erronka nagusiak planteatzen ditu datuen, gobernantzaren eta hizkuntza-ereduen garapenaren inguruan, bereziki baliabide gutxiago dituzten hizkuntzen kasuan. Topaketa honek Europako eta Euskadiko ekosistemako eragileak —enpresak, erakundeak eta komunitate akademikoa— biltzen ditu sektorearen egungo egoera aztertzeko, esperientziak partekatzeko eta lankidetza aukera berriak sortzeko.

Programa bi bloke nagusitan egituratzen da:

Europako ikuspegia: politikak, estrategiak, marko legala, merkatua eta enpresa eta herrialdeen kasuak
Tokiko ekosistema: gaitasunak, beharrak eta euskarari lotutako aplikazio errealak

Ekitaldiaren helburua da Euskorpora eremu horien arteko lotura-puntu gisa sendotzea, ezagutzaren transferentzia erraztuz eta euskarazko AAren garapenean benetako eragina sortuz.

Ekitaldia adimen artifizialaren eta hizkuntza-teknologien arloko profesionalei, erakundeetako arduradunei, enpresei, ikertzaileei eta ekosistemako eragileei zuzenduta dago.

Izen-ematea

Parte-hartzea doakoa da, baina izena ematea beharrezkoa da.

 

Izen-emate orria:

https://forms.gle/yLk1zfd9acyB7HkR8

 

Izen-emate epeak: 2026ko ekainaren 8a, 23:59 arte

Programa

08:30 Erregistroa

09:00 Ongietorria

09:10– 09:20 Irekiera instituzionala – Eusko Jaurlaritza

9:20 – 9:35 Euskorpora: eragina eta etorkizuna dituen bilakaera

Leire Barañano – Euskorpora, zuzendari nagusia

09:40 – 10:00 AA eta hizkuntza-teknologien ikuspegiak Europako testuinguruan
Georg Rehm – Alemaniako Adimen Artifizialaren Ikerketa Zentroko (DFKI) ikertzaile nagusia eta research fellow

10:05 – 10:25 Datuen kudeaketa eta gobernantzari buruzko ikuspegi juridikoa
Khalid Choukri – ELDAko CEOa eta ELRAko idazkari nagusia, hizkuntza-teknologietarako baliabideetan espezializatua

10:30 – 11:00 Kafe-atsedena

EUROPA BLOKEA – Kasuak (11:00 – 12:15)

Europako enpresak:

  • Andrejs Vasiljevs – Tildeko CEOa

Europako herrialdeak – Herrialde txikiak AAren aroan:

  • Krister Lindén – Helsinkiko Unibertsitateko Humanitate Digitalen saileko ikerketa zuzendaria (Finlandia)
  • Steinþór Steingrímsson – Árni Magnússon Institutuko ikerketa irakasle laguntzailea (Islandia)

EUSKADI BLOKEA – Tokiko ekosistema (12:15 – 13:30)

Leire Barañano – Euskorpora, zuzendari nagusia

  • Andres Urrutia – Euskaltzaindia, presidentea eta Miriam Urkia – Euskaltzaindia, Gipuzkoako ordezkari eta ikerketa zuzendaria
  • Jon Telletxea – EITBko Data, AA eta Berrikuntza zuzendaria
  • Iñaki Gorostidi – Logikalineko zuzendari nagusia
  • Mikel Echebarria – Laboral Kutxako AA eta eraldaketa digitalaren arduraduna

13:40 – 14:00 Itxiera eta ondorioak

14:00 – 15:00 Bazkaria eta networking-a

15:00 – 15:30 EITBra bisita (aukerakoa)

Azken sarrerak

Mikeletegi Pasealekua 65
20009 Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa - SPAIN

+34 611 02 81 72 
info@euskorpora.eus