¿Qué es Euskorpora?
¿Qué es Euskorpora?
Asociación sin ánimo de lucro dedicada a la generación activa y dinamizadora del corpus digital del euskera
Misión
Promocionar y asegurar la presencia Digital del Euskera
¿CÓMO?
¿PARA QUÉ?
Su conservación, mantenimiento, evolución e impulso.
PÚBLICO OBJETIVO
Al servicio de la transformación digital de las empresas, la administración y la sociedad.
Socios














Colaboradores



Testimonios
Euskara aukera izugarriak eskaintzen dituen aktibo bat da, geure baliabide propioa, merkatuan elementu bereizlea izatera iritsi daitekeena, nahiz eta gaztelera eta ingelesa izan izen eta indar handienak dituzten hizkuntzak. Adibide garbi bat da, halaber, euskara euskarri digitala unibertsala bihurtzen ari den munduan egon daitekeela erakusten duena. Eta horrexegatik erabaki du Logikalinek Euskorporako kide izatea. Bere ustetan, elkartea tresna aproposa da euskarak jarrai dezan interkonektatuta dagoen munduan presente egoten eta bere protagonismoa izan dezan corpus digitala sortzerakoan eta dinamizatzerakoan.

Oso harro gaude Euskorporan parte hartzeaz, euskara aro digitalean gorde nahi duen ekimenean. Gure hizkuntzan Corpus Digital bat sortzea funtsezkoa da, euskal gizartea eraldaketa digitalaren esparruan lehiakorra izan dadin, bere nortasunari uko egin gabe. Corpus horrek adimen artifizialaren ereduak trebatzeko balioko du. Lankidetza publiko-pribatuaren bidez, askotan indartsuago egin gaituena, gai izango gara euskararen presentzia bermatzeko, gero eta interkonektatuago dagoen mundu honetan, euskal herritarrei IA beren hizkuntzan erabiltzen ahalbidetuz, eta gure mendeetako hizkuntza euskal kulturaren giltzarri izaten lagunduz.

Gure artean komunikatzeko era eta teknologia erabiltzeko modua erabat aldatu dira. Guztiontzat onuragarria izateko, funtsezkoa da teknologia inklusiboa izatea. Eta benetako inklusioa eta aniztasuna lortzeko, ezinbestekoa da euskara teknologia berrietara integratzea, errealitate berri honetara egokitzeko.
Euskaltel Fundazioaren helburuetako bat telekomunikazioen arloan euskal kulturaren aurrerapenean laguntzea da. Euskoporarekin landiketzan aritzea ezinbestekoa ikusten dogu euskara teknologia berrietan integratzea funtsezkoa dela sinesten dugulako, gure hizkuntza eboluzionatu eta garai berrietara egokitzen ari dela bermatzeko.

Euskal Herriko Unibertsitateak ibilbide luzea eta emankorra egin du euskararen corpusa garatzen eta elikatzen, baita ere euskara hizkuntza-teknologiaren abangoardian mantentzen. Euskorpora elkartearen bidez euskararako corpus irekiak lortzen jarraitu nahi du, eta, ikerkuntzan duen lidergoak ematen dion ezagutzaren bitartez, euskarazko hizkuntza-teknologia beste hizkuntzen parean jartzeko estrategian lagundu.

Baleukon, gure funtsezko lanabesa da euskara. Egun, gero eta gehiago, tresna digital eta inteligentzia artifizialak baliatzen ditugu gure egunerokotasunean, eginbeharrak soiltzeko edo hobetzeko. Eta errealitate digital horretan erakargarritasun eta funtzionalitate osoz egoteko gai ez bagara, agian, hizkuntza bat baino gehiago galtzen ariko gara. Beraz, guretzako euskararen corpus digitala sortzea funtsezkoa da gure mundu ikuspegi berezia indartu, eta euskara eremu digital eta teknologikoan garatzen jarraitzeko, gizarte moderno honetan hizkuntza bizia eta garrantzitsua izaten jarraituko duela ziurtatuz eta gure euskal nortasun eta ikuspegiaren berezitasunetik abiatuta munduan lehiakorrak izaten jarraituko dugula bermatzeko.

Hizkuntza-baliabideak modu koordinatuan biltzea funtsezkoa da euskarazko ahots eta hizkuntzako teknologien garapena bultzatzeko. Ingurune digital berrietan euskararen presentzia zaintzeko ardura eta betebeharra dugu, bai eta adimen artifizialeko sistemen eta euskararen zerbitzura dauden hizkuntza-teknologien potentzial guztia aprobetxatzekoa ere.

En BBVA, el arraigo con nuestra tierra siempre ha sido un referente para entender el verdadero progreso. Por ello, nos sumamos a Euskorpora, una iniciativa fundamental para asegurar que el euskera tenga un papel destacado en el ámbito digital y en los avances de la inteligencia artificial. No solo buscamos preservar el euskera, sino proyectarlo hacia nuevos horizontes, dotándolo de funcionalidad y relevancia en el mundo digital.

Unirse al proyecto de Euskopora refuerza el compromiso de la Universidad de Deusto con uno de los mayores retos a los que se enfrenta el euskera: garantizar su presencia en el entorno digital. La Universidad de Deusto puede hacer una aportación importante gracias al su trayectoria pionera en la enseñanza y elaboración de materiales en euskera.


